domingo, 2 de diciembre de 2018

BALOREAK

Aupa lagunak!!
Hementxe uzten dizkizuet seguru hemendik aurrera oso entzunak eta maiteak izango ditugun abesti berri berri batzuk. Baloreak izeneko taldeak kaleratuak dira. Proiektu politta bezain interesgarria da Baloreak. Giza balioek Euskal Herriko edozein toki zein ahotan presentzia izan dezaten sortua da, balioetan oinarritutako bizikidetza bat bultzatuaz. Hauen aipamena eta lanketa musikaren bitartez egiten da. Honela, abesti eder, martxoso eta itsaskorren bitartez bizikidetzarako eta zoriontasunerako beharrezkoak ditugun baloreei kantatzen dio 5 haurrez osaturiko talde polit honek: Netsanet, Kaiet, Luna, Iradi eta Asier dira bertako abeslari eta artistak. Olentzero ate joka dugun honetan, aukera politta izan daiteke, euskaraz abestu, hezitu eta ongi pasatzeko !! Ona hemen argibide eta abestiak jasotzen dituen Wixa.



EGIN KLIK

No hay comentarios:

Publicar un comentario